Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2970

AGINDUA, 2024ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, hautaketa-prozesuetan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituak).

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, hautatuen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.

Behin-behineko zerrenda horien aurka aurkeztutako erreklamazioak berrikusi dira. Era berean, bi izangairi esleitutako merezimenduen puntuazioetan antzemandako akatsak zuzendu dira (Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez zuzendua), oposizio-lehiaketa arrunteko ordezkoen behin-behineko zerrendetan, egonkortzeko oposizio-lehiaketan kidego eta espezialitate berean hautatuak izan diren izangaiak agertzen baitira, bai eta esleipeneko eta ordezkoen zerrendetan agertzen den datuan ere, izangai jakin batzuek alegatutako hizkuntza-eskakizunari dagokionez.

Hori guztia ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.4 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, I. eranskinean, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizio bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Bigarrena.– Argitara ematea, II. eranskinean, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako ohiko lehiaketa-oposizio bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Hirugarrena.– Agindu hau eta aipatutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratuko dira:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko / ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea – «Hautespen Batzorde» – «Aukeratze araberako zerrenda» / «Deituren araberako zerrenda» / «Puntuazio araberako zerrenda» (hautatutako izangaiak «Adjudikazioa» zutabean «2HE/PL2» edo «1HE/PL1» agertzen direnak dira, kasuaren arabera).

Laugarrena.– Egonkortzeko oposizio-lehiaketan eta ohiko lehiaketa-oposizioan espezialitate eta kidego berean hautatuak izateko aukera dutenak egonkortzeko oposizio-lehiaketan baino ez dira hautatuko, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.5 oinarriaren 2. paragrafoa aplikatuz.

Bosgarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko / ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautatuek agiriak entregatzea» (helbide horretan eskuragarri dagoen «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua betez eta dagokion dokumentazioa erantsiz).

Seigarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenek, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.

Zazpigarrena.– Ordezko izangaien zerrenda argitaratzea, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu ere: hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik (2024ko uztailaren 19ra arte, egun hori barne), egon daitezkeen errekurtsoak baiesteagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, eskatutako betekizunen bat ez betetzeagatik edo eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikoa ez izateagatik.

Zerrenda hori hirugarren ebazpen-zatian adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da, «Ordezkoen zerrendan».

Zortzigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala