Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2969

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen du. Aipatutako ebazpenak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze prozesuari hasiera eman eta behin-behineko zerrendak onartzen ditu.

Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze-prozesuari hasiera eman eta behin-behineko zerrendak onartzen dituen Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko ekainaren 7ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAren bidez iragartzea Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze-prozesuari hasiera eman eta behin-behineko zerrendak onartzen dituena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-ohol hauetan jarriko dela:

1.– Segurtasuneko sailburuordetza.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Trafiko Zuzendaritza.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

Ertzaintzaren Zuzendaritza.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

3.– Ertzainetxeak:

(Ikus .PDF)

4.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoa.

Bigarrena.– Ohartaraztea Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko ekainaren 7ko Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal dela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde honen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121.artikuluan zein harekin bat datozenetan xedatutakoari jarrraikiz.

Hirugarrena.– Ohartaraztea lan-poltsen eguneratze-prozesuaren aplikazio eremuan dauden pertsonek 20 egun balioduneko epea izango dutela, lan-poltsak osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda iragarki-oholetan jarri eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 2022ko maiatzaren 1az geroztik eta 2024ko apirilaren 30era arte betetako balorazio- eta hurrenkera-irizpideei buruzko agiriak aurkezteko, baita behin-behineko zerrendaren aurka egoki irizten dizkieten erreklamazioak aurkezteko edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio- Bizkaia) lan-poltsetatik kentzeko eskatzeko ere.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala