115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2868
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2023ko azaroaren 15eko dokumentazio-errekerimendua, Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearena, 01-SG-G-2023-00067 prozeduran dokumentazioa aurkezteko eskatzekoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Hamabost egun balioduneko epea ematen da eskatutako dokumentazio hori aurkezteko Arabako Lurralde Ordezkaritzan. Epe bera dago espedientea aztertzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 30a.
Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.