115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2867
IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen hau jakinarazteko dena: Ebazpena, zeinaren bidez dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emateko prozedura hasten baitzaio Iparpresst Food, S.L. enpresari (espedientea: Send 2017/2018-010) ez dituelako bete baldintzak. Laguntza hori eman zen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 23ko Aginduaren babesean (nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntzak ezartzen dituena –Sendotu 2017 programa–).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Eranskinean zehazten den enpresa interesdunak hamar egun balioduneko epea du ebazpena eskuratzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan eskura dezake (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako enpresa interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 30a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.