115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (145 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2864
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 28koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat enpresatako Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatzen duten ebazpenak.
Ezinezkoa izan da Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpen horiek eranskinean zerrendatzen diren enpresei jakinaraztea. Ebazpen horien bidez, enpresa horien Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatzen da.
Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Enpresa horiei jakinarazten zaie ebazpenek ez dutela administrazio-bidea amaitzen eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Zerrendan aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2024ko maiatzaren 28a.
Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,
VICTOR RICARDO MONREAL DE LA IGLESIA.