Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2861

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 116/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

116/2024 prozedura laburtua, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoari lotuta dagoena. Ebazpen horren bidez ezetsi egin da Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta azken ebazpen horren bidez onartu egin ziren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, merezimenduen behin betiko balorazioa eta esleipenak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala