Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2860

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 177/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

177/2024 prozedura laburtua, zeinaren bidez errekurritzen baita Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindua. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran, merezimendu orokorren lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen behin betiko esleipenak. Prozedura hori 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez deitu zen (C250), eta ebazpen-epea luzatu zen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala