Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2859

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 5ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2024 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu direla jakinarazteko dena.

2024ko martxoaren 21eko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2024 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeari buruzko ebazpena eman zuen.

Programa horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedienteak osatzen diren unea kontuan hartuta ebatziko dira eskaerak, eta 2. paragrafoan adierazitako zerbitzuen balio zenbatetsia agortu arte.

Beraz, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2024 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Gaitasun Digital Profesionalak» 2024 laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 2024ko ekainaren 3an agortu direla argitara ematea eta eskaerak egiteko epea amaitu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea oso-osorik.

Bilbao, 2024ko ekainaren 5a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala