Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2857

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, 2024. urtean kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako (Sorgune) emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2024ko martxoaren 1ean argitaratu zen 45 zenbakidun EHAAan 2024ko otsailaren 22ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024. urtean kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune).

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 22ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta onuradunak (I. eranskina), ukatutako eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala