115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2855
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Mondragon Lingua, S. Coop. erakundeari emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena kentzen diona.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatu aitorpenaren bidez.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2024ko otsailaren 21eko Ebazpenaren bitartez, Mondragon Lingua, S. Coop. erakundeari emandako emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena baliogabetzeko prozedura hasi zen.
Mondragon Lingua, S. Coop. entitateari aitorpena ezeztatzeko prozedurari hasiera emateko ebazpena ikusita eta emandako epearen barruan alegaziorik egin ez duenez, hau
EBAZTEN DUT:
«Lankidetza Erakundea»ren aitorpena kentzea Mondragon Lingua, S. Coop. erakundeari, berori ez delako existitzen, Mondragon Lingua-Alecop, S. Coop. elkarteak 2022ko azaroaren 4an xurgatu zuelako.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.
Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 23a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.