115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2852
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko maiatzaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren II. edizioaren oinarriak eta deialdia onartzen dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako akatsak aurkitu dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2024ko maiatzaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren II. edizioaren oinarriak eta deialdia onartzen dituena. Agindu hori 2024ko ekainaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (109. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Eranskinean, seigarren oinarrian (Dokumentazioa aurkezteko era), 2024/2727 (14/5) orrialdean,
hau dio:
«1.– Saria emateko prozeduran parte hartu nahi duen interesdunak eskabide-inprimakia bete beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2021/euskal-ekonomiari-buruzko-doktorego-tesi-onenaren-alberto-alberdi-saria/web01-tramite/eu/»
baina hau esan behar du:
«1.-Saria emateko prozeduran parte hartu nahi duen interesdunak eskabide-inprimakia bete beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1208702»