Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2851

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 24koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena ematen baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko erdi tentsioko «4549 L08 Gernika Kanala Kosta» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linearen zati berria. Honekin 901168480 zenbakidun «Meorio Barria» TZ eta 901168610 zenbakidun «Islas Bekobarria» TZ lotzea lortuko da. Proiektua Gautegiz Arteagako udal-mugartean (Bizkaia) kokatuta dago.

Espedientea: 48-AT-Y-2022-00118.

AURREKARIAK

1.– 2022ko urriaren 7an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eskatu zituen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko erdi tentsioko «4549 L08 Gernika Kanala Kosta» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linearen zati berria. Honekin 901168480 zenbakidun «Meorio Barria» TZ eta 901168610 zenbakidun «Islas Bekobarria» TZ lotzea lortuko da. Proiektua Gautegiz Arteagako udal-mugartean (Bizkaia) kokatuta dago.

2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31eko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2024ko apirilaren 9ko EHAAn, 2024ko apirilaren 9ko BAOn eta Gautegiz Arteagako udaletxeko iragarki-taulan.

3.– 2024ko martxoaren 27an, Gautegiz Arteagako Udalari eskatu zitzaion, egoki jotako baldintza teknikoa aurkezteko.

4.– Arauzko epeetan, ez da helegiterik ez baldintza teknikorik aurkeztu.

5.– 2023ko abuztuaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak erreferentziako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena (ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua) egiteko eskaera bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari.

6.– 2023ko urriaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien erakunde eta pertsona interesdunei. Jasotako txostenak aztertu ondoren, ingurumen-inpaktuaren txostena egin da, honako hau adieraziz:

Inpaktu esanguratsuenak obren fasean gertatuko dira, proiektuaren izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta.

Eremuaren eta egin nahi den jardueraren ezaugarriak ikusita, eta kontuan hartuta sustatzaileak proposatutako neurri babesle eta zuzentzaileak, bai eta ingurumen-inpaktuaren txostenean ematen direnak ere, ez da aurreikusten eragin negatibo nabarmenik izango denik aipatutako inguruneko alderdietan.

Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo substantiboaren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

Neurri horiek guztiak obrak kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek beteko direla bermatuko duen aurrekontua izan beharko dute. Era berean, jardunbide egokiak aplikatuko dira obran.

Hori guztia jasota geratzen da Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenean, zeinaren bidez formulatzen baita «4549 L08 Gernika-Kanala Kosta» 13,2 kV-ko LSMT tarte berriaren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena, «Meorio Barria» TZren eta «Isla Bekobarria» (Bizkaia) TZ berriaren artekoa, 2024ko urtarrilaren 22ko EHAAn argitaratua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

3.– 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

4.– 2024ko maiatzaren 23ko Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren aldeko txostena.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, proiektu honetarako: 13,2 kV-eko erdi tentsioko «4549 L08 Gernika Kanala Kosta» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linearen zati berria. Honekin 901168480 zenbakidun «Meorio Barria» TZ eta 901168610 zenbakidun «Islas Bekobarria» TZ lotzea lortuko da. Proiektua Gautegiz Arteagako udal-mugartean (Bizkaia) kokatuta dago.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda. Gainera, obrak ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritakoaren arabera burutu beharko dira, zeina ebazpen honetako aurrekarietan aipatuta dago.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 24a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala