Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2024ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2847

EBAZPENA 2024ko maiatzaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; honen bidez, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT-E) sindikatu-elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa eta estatutuak gordailutu direla iragartzen da eta gordailutze horren publizitatea egiten da (Gordailuaren kodea: 76/0/00085).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT-E) sindikatu-elkartearen estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioaren eta estatutuen gordailua dela eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko maiatzaren 14an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, Unión General De Trabajadores De Euskadi (UGT-E) sindikatu-elkartearen estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko 416/2015 Dekretuan, maiatzaren 29koan, ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, beraren estatutuetan ezarritakoa da.

Laugarrena.– 2024ko maiatzaren 16an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta), Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.m artikuluan.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa abuztuaren 2ko 11/1985 Legea Organikoan (Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko Sindikatu Askatasunari buruzkoan) jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aldaketaren aktari eta Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT-E) sindikatu-elkartearen estatutuei dagokien dokumentazioa eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Union General de Trabajadores de Euskadi (UGT-E) sindikatu-elkartearen aldaketari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala