114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (535 KB - 76 orri.)
- EPUB (5659 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2845
JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokionez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (eranskinean zehazten da espedientea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.
Finantza Politikako zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.