114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2842
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza itzultzeko prozedura hasi dela jakinarazten duena (Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak, 2024ko martxoaren 7an, erabaki zuen itzultzeko prozedura hastea Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko prestatu den laguntzen deialdiaren 16. artikuluan ezarritakoa betez. Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko bileran (2021-12-31ko EHAA).
Ezinezkoa izan da dirulaguntza itzultzeko prozedura hasteko erabakia zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Emandako dirulaguntza itzultzea bidezkoa den edo ez erabakitzeko, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskubidea defendatzeko komeni dena aurkezteko edo alegatzeko. Horretarako, jakinarazten da laguntza itzultzeko prozeduraren hasieraren gaineko testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesduna jakitun geratzeko, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.