Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2841

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 29koa, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez, Amianto Arriskua duten Sozietateen Erregistroan (RERA) eranskinean agertzen diren enpresen inskripzioa ezabatzeko prozeduraren amaierako ebazpena ematen duena.

Aipatutako ebazpenen berri ematen saiatu da ondoriorik gabe, beraz, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Enpresei ohartarazten zaie ebazpen honek ez diola administrazio-bideari amaiera ematen eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan, hilabeteko epean. argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zerrendan aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 29a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala