114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2840
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 160/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
160/2024 prozedura arrunta. Bertan, errekurtsogile batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen PLEAko zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 16ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertze-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako eta udaltzaingoetako oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko 2021eko abenduaren 27an deitutako hautaketa-prozeduratik kanpo uztearen aurka jarri zuena (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2024ko maiatzaren 30a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.