Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2837

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko den 2024ko maiatzaren 13ko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 13ko Aginduaren testuan (2024ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eman da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/2531 (2/1) orrialdean,

honela dio:

«Lehenengoa.– Baimena ematea Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte «Asociación Padres Pro-Educación Especial» izan da ikastetxe horren titularra, eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera «Gune Fundazioa» entitateak izango du titulartasuna. Horrenbestez, entitate hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.»

baina honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Baimena ematea Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte «Asociación Padres Pro-Educación Especial» izan da ikastetxe horren titularra, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, «Gune Fundazioa» entitateak izango du titulartasuna. Horrenbestez, entitate hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.»

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala