114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2835
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko Ikerkuntzako Euskadi Saria Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean esleitzen duena.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez, Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deialdia egin zen Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, 2023ko Ikerkuntzako Euskadi Sarirako epaimahaia izendatu zen, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.
Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren 10. artikulua betez, zeina saria emateko prozedurari buruzkoa baita, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Joaquín Gorrochategui Churruca doktoreari ematea 2023ko Ikerkuntzako Euskadi Saria Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.