114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2832
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 28koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita «Solaria Zierbena Solar 2», «Solaria Zierbena Solar 3» eta «Solaria Zierbena Solar 4» eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta horiei lotutako ebakuazio-azpiegituren (Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoak) administrazio-baimena eta ingurumen-ebaluazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagozkion alegazioak aurkezteko epea luzatzea.
AURREKARIAK
2024ko maiatzaren 8an Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren iragarki hori, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitira «Solaria Zierbena Solar 2», «Solaria Zierbena Solar 3» eta «Solaria Zierbena Solar 4» eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta horiei lotutako ebakuazio-azpiegituren (Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoak) administrazio-baimena eta ingurumen-ebaluazioa eskuratzeko eskaerak. Iragarkian, gainera, 30 egun balioduneko epea ezarri zen alegazioak aurkezteko, hau da, 2024ko ekainaren 19ra arteko epea.
Eskaera batzuk jaso dira, bai partikularrenak, bai interesdunenak, bai ukitutako udal eta administrazio-batzarrenak, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea luzatzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 32. artikuluan ezarritakoa betez, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie; epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen (21/2013 Legea, abenduaren 9koa) 36. artikuluaren arabera, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jarriko direla gutxienez hogeita hamar egun baliodunetan.
Aipatu lege-manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea 15 egun baliodunetan luzatzea, hau da, 2024ko uztailaren 10era arte luzatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau eskatzaileei eta Solaria Eguzki Sorkuntza, S.L. sustatzaileari jakinarazi dakien agintzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 31.3 artikuluarekin bat etorriz, epeak luzatzeari edo horiek ukatzeari buruzko erabakien kontra ezin da errekurtsorik jarri. Hori gorabehera, prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka egoki den errekurtsoa jarri ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.