114. zk., 2024ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2829
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2024ko deialdiko Elkartek programa ebazten, eta erabakitzen baita Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.
Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, eta haren lehenengo xedapen gehigarrian, ordezkapenen araubideari buruzkoan, ezartzen duenez, dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago, bai eta abstentzioa edo errekusatzea deklaratu bada ere, honako ordezkapen-arau hauek beteko dira, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:
«a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea Industriako sailburuordeak ordezkatuko du, eta alderantziz.»
2024ko maiatzaren 24an, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi zuen ez duela parte hartuko 2024ko deialdiko Elkartek programa ebazten, uste baitu interes-gatazka egon daitekeela, Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Deklaratzea Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2024ko deialdiko Elkartek programa ebazten, eta Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.