Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2024ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2824

IRAGARKIA. Honen bidez, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, baimena eman dela Gernikako hornidura-sistemaren administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko, larrialdi-egoeretan erabiltzeko zenbait hartune sartzeko.

Espedientearen kodea: MCA-B-2022-0007.

Titularra: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Ur-hartuneak ((ETRS89) UTM koordenatuak):

Rekalde 1: X: 528.617; Y: 4.800.365

Rekalde 2: X: 528.638; Y: 4.800.484

Rekalde 3: X: 528.702; Y: 4.800.540

Oka 2: X: 526.666; Y: 4.795.472

Kokapena: Errekalde (Gautegiz-Arteaga) eta Mendieta (Ajangiz).

Gernika-sistemaren urteko gehieneko bolumena (aldatu gabea): 2.988.585 m3.

Uraren erabilera: herriaren hornidura.

Ebazpenaren data: 2024-04-23.

Jendeak horren berri izan dezan, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala