Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2024ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2822

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu baten emakida artxibatzeko ebazpena interesdunei jakinarazteko dena.

Jabari Publiko Hidraulikoa Kudeatzeko Zuzendaritzaren Emakiden Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da ezen, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez uren aprobetxamendurako emakida baten espedientea artxibatzen dela, zeinen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten baitira.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala