Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2024ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2821

IRAGARKIA, Elgoibarko udalerriko (Gipuzkoa) Musillo Erreka iturburuko ura abeltzaintzarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaera espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2023-0026.

Eskatzailea: Maria Soledad Echaniz Arrillaga.

Jardueraren kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 548.364; Y = 4.783.492.

Eskatutako urteko bolumena: 204,4 m3 urtean.

Uraren erabilera: abeltzaintza.

Obren deskribapena: Musillo errekaren eskuineko ertzean agertzen den iturburutik biltzen dira urak, 2 x 2 x 3 m-ko depositu baten bidez. Depositu horren ondoan bigarren kutxatila bat dago, kutxatila horretatik 80 metroko luzera duen hodi bat ateratzen da, urak aziendarentzako txorrotadun aska bateraino eramaten dituena.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala