Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2024ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2818

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2023ko ekitaldiari dagokion elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak atzeman dira ebazpen honen argitalpenean: Ebazpena, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2023ko ekitaldiari dagokion elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena. Ebazpen hori 2024ko ekainaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (107 zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/2673 (8/1) orrialdean, 2022ko uztailaren 27ko Aginduari egindako aipamen guztiak 2023ko uztailaren 26ko Aginduak ordezkatu behar ditu.


Azterketa dokumentala