Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2024ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2816

67/2024 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, zeinaren bidez 18.698.046,62 euroko kredituak gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortzeagatik.

Konpromiso irmoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 18.698.046,62 euro ordaintzeko, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGNEF Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Hori dela eta, kreditu hori gaitzen da, bat etorriz EAEko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kredituen gaikuntza bat onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, 2024ko ekitaldirako, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da zenbateko bereko diru-sarrerak lortu direlako, sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egin beharreko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala