111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2785
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 27koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, ondare-erantzukizuneko prozedura ofizioz hasteko eta prozedura horretan dokumentazioa eskatzeko ebazpena jakinarazteko dena.
2024ko otsailaren 22an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen zuzendariak ebazpena eman zuen, iragarki honen eranskinean aipatzen den ondare-erantzukizuneko prozedurari ofizioz ekiteko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 65.2 artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako ebazpena bidali zitzaion, ofizioz, lehen aipatutako eranskinean datuak dituen pertsonari. Pertsona horri, era berean, eskatu zitzaion ahalik eta lasterren bidal ziezaiola organo instruktore honi ondare-erantzukizuneko prozedura izapidetzeko beharrezkoa zen dokumentazio jakin bat. Etxean bi aldiz entregatzen saiatu ondoren, Posta Zerbitzuak itzuli egin du bidalketa, bulegoan jaso ez dutelako.
Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena eta dokumentazio-errekerimendua zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio eskuragai dituela aipatutako ebazpenaren eta errekerimenduaren testu osoak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (Lakua I eraikina, 1. solairua).
Eranskinean adierazitako interesdunak horren berri izan dezan ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du berarentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.
Zerbitzuen zuzendaria,
MIREN KARMELE ARIAS MARTINEZ.