111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2784
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzei lotuta 2022an eta 2023an aurkeztu ziren eskaerak zuzentzeko errekerimenduak (Agindua, 2023ko apirilaren 19koa, Osasuneko sailburuarena. 2023ko apirilaren 27ko EHAA).
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
I. eranskinean agertzen diren pertsonek gehienez ere 10 eguneko epea izango dute, jakinarazten den iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egintzaren testu osoa aztertzeko Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), eta eskatu zaien dokumentazioa epe horren barruan aurkezteko.
Hori guztia argitara ematen da, I. eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Azkenik, honen bidez ohartarazten da, eskatutako dokumentazioa ezarri den epearen barruan aurkeztu ezean laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. eta 68. artikuluetan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bidez.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 23a.
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,
FRUMENCIO MOLINERO GUTIÉRREZ.