Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2783

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2024an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (Lanhitz) emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatu zituen. Dekretu horren 14. artikuluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari, besteak beste, hizkuntza politikaren ingurukoak eta euskararen sustapenaren ingurukoak izendatu zizkion.

Bestalde, otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena) zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari (HPS) 13.2 artikuluan: azaroaren 24ko 10/1982 Legea (Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa) eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuek horretarako espezifikoki dituzten egitekoak.

Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak, hainbat urteko hausnarketaren ondoren eta eremu sozioekonomikoko eragile askorekin parte hartzeko prozesu bat izan ondoren, «Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-23» izeneko plana onartu du eta inplementatzeari ekin dio. Planean 5.1 helburu estrategikoa hau da: «Euskara planak enpresetan garatzeko laguntzak eta programak indartu».

Helburu estrategiko horrek hau dio: «Enpresetan euskara lan hizkuntza moduan garatzeko oso tresna baliagarria da Euskara Plana. Enpresek euskara planak martxan jarri eta hedatzeko laguntzak eta programak bideratu behar dira gero eta enpresa gehiagotan, eta lantokien tipologia kontuan hartuta, euskara planaren baliagarritasuna barneratu dezaten. Enpresa txiki eta ertainetan bereziki, planak garatzeko aukerak eskaini eta areagotu behar dira».

Aipatutako planak Lanhitz programa berrikusteko proiektua jasotzen du 5.1.1 atalean («Lanhitz programa berrikusi, gaur egungo beharretara egokitu eta zabalkundea egin»). Azalpenean, honela dio: «Lanhitz programa berrikusteko beharra hautematen da, eragin esparrua zabaldu, enpresa mota gehiagotara iritsi eta lurralde guztietara zabaltzeko».

Premia horretatik sortu ziren 2022ko deialdian egindako aldaketak, Lanhitz programaren eragin-esparrua zabaltzeko, enpresa gehiagotara iristeko dirulaguntza eta programak EAEko hiru lurraldeetan intzidentzia handiagoa izan dezan.

Eusko Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako 2020-2024ko Gobernu Programak ere jasotzen du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko plana. Hain zuzen ere, II. ardatzeko 18.2 jarduketa-arloko 118. konpromisoko 9. ekinbideak honela dio: «Garatzea Euskara Eremu Sozioekonomikoan Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2020-2023».

Horretaz gain, Gobernu Kontseiluak 2024ko urtarrilaren 30ean datozen hamar urteetarako plana onartu zuen, Aroa, euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa. Aroaren sarreran hau esaten da: «Azken hamarkadetan euskara lekua hartzen ari da lan munduan, kirolaren esparruan, osasunean, baita zaintzaren esparruan ere. Euskararen indarberritzeari ekarpena egiten ari zaie esparru hauetako eragileak eta erakunde pribatu zein publikoak. Hizkuntzen kudeaketak eta euskararen aldekotasun ekintzek gero eta leku gehiago dute, eta Aroak bide horiek urratzen jarraitzeko proposamena egiten du. Euskara planak ugaritzea eta hobetzea, kudeaketa aurreratuan hizkuntzen kudeaketari buruzko praktika berriak sortzea, erakundeetako langile edo partaideen euskalduntzean eragitea, hizkuntza ohitura aldaketen gaineko programa edo ikerketak sustatzen jarraitzea... izango dira etorkizuneko egiteko azpimarragarriak».

Era berean, emakumeek lan-esparruan duten egiturazko desberdintasuna, soldata-arrakala, sexuan oinarritutako lan-jazarpeneko egoerak, bereizkeria horizontala eta bertikala eta lanaldi partziala besteak beste egiaztaturik, genero-ikuspegia modu eraginkorrean integratzen dela bermatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bateginaren 3.5 artikuluan xedatzen den moduan (testu bategin hori martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen; aurrerantzean, Berdintasunerako Legea). Hau da, emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratuko dira, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatuko dira.

Halaber, lege horren printzipio orokorren artean 3.16 artikuluak hau jasotzen du: hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea. Artikulu horren arabera, euskal botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela.

Euskal Autonomia Erkidegoan laguntzei eta dirulaguntzei buruzko arau hauek daude indarrean: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duena; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena, eta 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

Azkenik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, sailaren 2021-2024ko epealdiko dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen. Plan horretan aurreikusita dago Lanhitz deialdia.

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

1.– Agindu honen xedea da EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2024an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea (Lanhitz).

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta diru-baliabideak.

1.– Lau multzo hauetako jarduerak lagunduko dira diruz:

a) Lehenengo multzoa: entitatean euskara planik izan gabe euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez ere, bost urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan dirulaguntzarik jaso ez bada.

b) Bigarren multzoa: entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak, baldin eta 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan dirulaguntzarik jaso ez bada.

c) Hirugarren multzoa: entitatearen euskara-plana eta urteko kudeaketa-plana oinarri izanda euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenak.

d) Laugarren multzoa: entitateko euskara-planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara planetik harantzagoko hizkuntza-proiektu estrategikoak garatzea. Multzo honetan hiru urtez dirulaguntza jaso dutenek, berriro ere onuradun izan ahal izateko, Bikain ebaluazioa (osoa edo partziala) pasatu beharko dute laugarren aldiz dirulaguntza jaso ahal izateko. Aurrez noizbait Bikain ebaluazioa pasatu dutenek gehienez ere beste bi urtez ere jaso ahalko dute dirulaguntza, baldin eta bi urte horietan plantillako norbait Bikainen ebaluatzaile aritzen bada. Kasu horretan, urte bakoitzean plantillako norbaitek Bikaineko prestakuntza jaso eta ebaluatzaile aritu beharko du urteko ebaluazio-aldietako batean. Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenek multzo honetan egin beharko dute eskaera.

Eskaera edozein multzotan egiten dela ere, diruz lagun daitezkeen kontzeptu zehatzak 15.4 artikuluan jasotakoak izango dira, bertan adierazitako mugekin.

2.– Lanhitz deialdirako aurreikusitako diru-baliabideak 2.200.000 euro dira.

Diru kopuru hori, 2024an, dagokion multzoa aukeratu eta eskaera bakarra betetzen duten pertsona edo entitate guztien artean banatuko da. Hori guztiori, agindu honetako 14. eta 15. artikuluetan jasotako puntuen eta mugen arabera.

Kopuru hori honela banatuko da, eta, multzoren batean soberakinik egonez gero, hurrengo puntuan zehaztutakoaren arabera banatuko da:

(Ikus .PDF)

3.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidurak alde batera utzi gabe, eskabideak ez aurkezteagatik, baldintzak ez betetzeagatik edo aurkeztutako eskabideek kalitaterik ez izateagatik modalitateetako batean ezarritako zenbatekoa amaitzen ez bada, Balorazio Batzordeak edo, hala badagokio, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak, arrazoituta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari proposatuko dio beste modalitate batean ezarritako zenbatekoa handitzea, baldin eta modalitate hartzailea oraindik ebatzi gabe badago. Horretarako, irizpide hauei jarraituko zaie: hirugarren multzoak izango du lehentasuna, eta, multzo horren premiak bete ondoren, gainontzeko multzoen artean hurrenkera honetan birbanatuko da dirua: laugarren multzoa, bigarren multzoa eta, azkenik, lehenengo multzoa. Birbanaketa egitean, multzoen beharrak izango dira gogoan. Horrela jasoko da Balorazio Batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dion proposamenean, azken honek dagokion erabakia har dezan.

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da proposatutako diru-birbanaketen berri.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerek bete beharrekoak.

1.– Laguntza-deialdi honek 2024an gauzatuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoek dakartzaten jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2024ko abenduaren 31rako gauzatu eta aurkeztu behar dira jendaurrean. Gainera, egitasmo horiek EAEn gauzatu beharko dira.

2.– Hona multzo bakoitzeko jarduerek bete beharrekoak:

a) Lehenengo multzoa: lantokian euskararen erabilera, ezagutza edo presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.

b) Bigarren multzoa: entitateak 2024an, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Prozesua gauzatzeko, entitatearen diagnostiko soziolinguistikoa (ezagutza eta erabilera datuak) eta eraldaketarako euskara-plana zehaztuko dira, Erreferentzia Marko Estandarraren arabera (EME aurrerantzean), zerbitzu- eta lan-hizkuntza kontuan hartuta. Horrez gain, ekintza solteak egiteko aukera izango du entitateak.

Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena ere zehaztu beharko dira.

c) Hirugarren multzoa: eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.

d) Laugarren multzoa: entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza-proiektu estrategiko bat garatzea. Entitateak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.

3.– Proiektuaren auto-finantzaketak lehenengo eta bigarren multzoetan gutxienez % 20koa izan behar du; hirugarrenean eta laugarrenean, berriz, gutxienez % 40koa.

4.– Lau multzoetako jarduerak osatzeko, erreferentzia hauek har daitezke oinarri edo markotzat:

a) Erreferentzia Marko Estandarra (EME). http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/

b) Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-2023. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_euskera/eu_def/adjuntos/2020-2023-Planaren-PDF_eus.pdf

c) Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketa. Integraziorako Gida. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/gestion_linguistica/eu_def/adjuntos/WEB-KUDEAKETA-AURRERATUA.pdf

5.– Entitate eskatzaileek euskara-koordinatzaile bat edo euskararen erabilera areagotzeko garatuko diren jardueren gaineko komunikazioa errazteko arduradun bat izan beharko dute. Pertsona horrek plantillakoa izan beharko du.

6.– Urteko jarduera sortak eta horren inguruko informazioak entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoaren edo pertsonaren oniritzia izan behar dute eskabidean.

7.– Entitateak, Berdintasunerako Legean xedatutakoari jarraituz, ez du hizkera sexistarik erabiliko, eta, gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, ez du estereotiporik erabiliko. Gainera, informazio guztia sexu-aldagaia kontuan harturik jaso eta eman beharko du, eta, ahal dela, genero-ikuspegia txertatuko du jardueran eta azalduko du nola txertatuko den.

4. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.

1.– Europar Batasuneko edozein estatutako edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako naziotasuna duten edo egoitza soziala estatu haietako batean duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legediaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.

Halaber, elkargo profesionalak ere izan daitezke deialdi honetako onuradun, betiere euren funtzio pribatuak betetzean. Ondorioz, deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko elkargo profesionalen funtzio publikoei dagozkien gai hauek: a) nahitaez elkargoko kide izatea; b) hauteskunde-araubidea eta diziplina-araubidea; c) elkargoaren oniritzia, kasuan kasuko estatutuek hala eskatzen dutenean; d) elkargoko organoek emandako administrazio-egintzen aurkako errekurtso-araubidea; e) sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea gai horretan eskumena duten administrazioen aurrean; f) lanbidea arautzea; g) korporazio horiek administrazio publikoekin lankidetzan aritzea sektorearekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko; h) arau deontologikoak betetzea; i) Administrazioak eskuordetu dizkien beste eginkizun batzuk.

2.– Deialdi honetatik bazter geratuko direnak:

a) Sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako epean. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako eran.

b) Euskal sektore publikoa osatzen duten entitateak, maiatzaren 12ko Euskal Sektore Publikoaren 3/2022 Legearen 4. artikuluan definitu bezala.

c) Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak eta trebakuntza.

d) EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.

e) Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C 249, 2014-07-31koa) krisialdian dauden enpresak.

f) Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kanpoko eta merkatu komunarekiko bateraezin deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.

g) Fundazio publikoak.

h) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak.

5. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.

1.– Eskatzaileari dirulaguntza esleitzeko eta ordaintzeko, eskatzaileak beteak eduki behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntza itzultzeko betebeharrak ere.

Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarri bezala. Kasu horretan, edo eskatzailearen zerga-egoitza Espainiako estatutik kanpo egonez gero, interesdunak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

2.– Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor-arloan eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekua dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigortuta dagoenik, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

3.– Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.

4.– Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren arabera.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta dirulaguntzen izapidetzea.

1.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok hilabete izango du eskaera egiteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.2 artikuluan dioenari jarraituz.

Pertsona fisikoei ekainaren 27ko 97/2023 Dekretuak bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko zaie (97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, Erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena).

3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus-eko helbide hauetan daude eskuragarri:

– 1. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096118

– 2. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096119

– 3. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096120

– 4. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096121

Eskaeraren ondorengo izapideak, jakinarazpenak ere tartean direla, gune honen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide hauetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Era berean, izapidetzeak elektronikoki ordezkari baten bidez ere egin ahal izango dira, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

4.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkez ditzakete laguntza-eskaerak eta haiei lotutako dokumentazioa. Halaber, laguntza-eskaeraren ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarri den bezala.

5.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriek definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea dakar; horrek ez du kentzen arautu moduan aurkaratu ahal izatea.

7. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: pertsona edo entitate eskatzailearen ingurukoa.

1.– Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

– Eskatzailearen izena.

– Autonomoen araubidean edo dagokion elkargo profesionalean alta emandako egiaztagiria.

– Jarduera ekonomikoen zergan alta emandako egiaztagiria.

Administrazioak ofizioz kontsultatu ahalko ditu datu horiek, pertsona fisikoak berariaz horretarako baimena ukatu ezean.

2.– Eskatzailea pertsona juridiko pribatua izanez gero:

Entitate bakoitza legez eratuta dagoela egiaztatzen duen agiria. Administrazio honetako erregistroetan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz konprobatuko du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak, eta nahikoa izango da eskabide-orrian halakoak direla adieraztea.

3.– Artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan aipatutako dokumentazioa Administrazioan aurkeztu izan bada eta eskaera egitean indarrean badago, eskabide-orrian dokumentazioaren ordezko adierazpena markatu ahal da eta dokumentazioa noiz eta non aurkeztu zen adierazi.

4.– 20/2023 Legearen 9.5 artikulua betetze-aldera, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, betekizun hauek egiaztatu behar dira eskabide normalizatuan:

– Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu bera duen dirulaguntza, bestelako laguntza, diru-sarrera edo beste baliabideren batzuk eskatu izanaren eta, hala badagokio, jaso izanaren jakinarazpena.

– Entitatea ez dagoela sartuta itzultze- edo zehapen-prozedura batean. Halaber, ez duela itzulketa-prozedura batetik eratorritako dirulaguntzarik itzultzeko betebeharrik.

– Pertsona edo entitate eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak berariaz aipatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

– Entitatea legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan izena emanda.

– Entitate edo pertsona eskatzaileak ez duela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

8. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: jardueren ingurukoa.

1.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Lehenengo multzoa:

– Eskabidea, zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua eman behar da. Horrez gain, egitekoak diren ekintzen helburua eta deskribapen zehatza ere jasoko dira.

b) Bigarren multzoa:

– Eskabidea, zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua eman behar da.

– Azalpen-memoria. Gutxienez, entitatearen diagnostikoa egiteko eta euskara-plana diseinatzeko jarraituko zaion prozesuaren metodologia eta kronograma jaso behar ditu. Honako hau zehaztu behar da lehenengoz egingo diren diagnostikoaren eta euskara-planaren inguruan:

– Metodologia. Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeko erabiliko den metodologia: datu-bilketa, adierazleak, jarraipenerako maiztasunak, eta abar. Horiek guztiak genero-ikuspegiarekin egingo dira, hau da, datu-bilketa sexuaren arabera bereizita eta genero-adierazleak txertatuta.

– Kronograma. Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeko kronograma.

– Jarduera solteak garatuz gero, horien inguruko informazioa ere jasoko da eskabidean eta azalpen-memorian.

c) Hirugarren multzoa:

– Eskabidea, zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua sartu behar da.

– «Hizketa» izeneko aplikazioa, era egokian beteta. Bertan, hauek agertu beharko dira:

Lehenengoa.– Plan Estrategikoari dagokion atalean, entitatearen hizkuntza-egoera eta 2024rako helburuak. Horretarako, 2024-2025eko urteetarako plan estrategiko bat sortu beharko da aplikazioan.

Bigarrena.– Kudeaketa-planari dagokionez, planaren helburuak lortzeko aurreikusitako ekintzen inguruko informazioa.

Urte bakarrerako kudeaketa-plana sartuko da aplikazioan; deialdi honetan, 2024koari dagokiona.

Eskatzaile guztiek Erreferentzia Marko Estandarrari jarraituz osatutako urteko kudeaketa-plana aurkeztu beharko dute, «Hizketa» izeneko aplikazioa behar bezala betez. Hori guztia genero-ikuspegiarekin egingo da, hau da, datu-bilketa sexuaren arabera bereizita eta adierazleen artean genero-adierazleak txertatuta.

EMEri buruzko zehaztapenak helbide honetan daude: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/ «Hizketari» buruzko zehaztapenak, berriz, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/

Ez da zertan elementu guztietarako helburu eta ekintzak zehaztu, horrek ez baitu baldintzatuko lor daitekeen laguntza.

«Hizketa» aplikazioan sarbidea izateko, entitateek edo entitateen ordezkariek Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute, eta «Hizketa» aplikazioan alta eman. Horretarako, dagozkion fitxak bete beharko dituzte (entitate-fitxa/erabiltzaile-fitxa). Fitxa horiek Lanhitz webgunean eskuratu ahal izango dira, eta, bete ondoren, helbide honetara bidali beharko dira: Lanhitz@euskadi.eus

Aldaketa guztiak (altak, bajak...) fitxen bidez jakinarazi behar zaizkio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.

Aplikazioan sartzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala izatea. Informazio gehiago behar izanez gero, interesdunek Lanhitz webgunean dute (http://www.euskadi.eus/zer-da-Lanhitz/web01-a2lanhit/eu/).

– Hamabi urtean baino gehiagoan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntza jaso duten entitateek, «Hizkuntza-trebakuntzako ikastaroetarako» laguntzak eskatuz gero, ikasketa-plan pertsonalizatu bat aurkeztu beharko dute langile bakoitzarentzat. Plan pertsonalizatu horrek, gutxienez, eduki hau izango du: langilearen inguruko informazioa (izen-abizenak, adina, lanpostua eta lanpostuaren eginkizun nagusiak), ikas-prozesuaren ingurukoa (hasierako maila, helburua, planifikazioa, orain arte egindakoen balorazioa eta 2024ko ikas-prozesuaren helburuak eta nondik norakoak) eta, behar izanez gero, egoki ikusten den edozein ohar.

d) Laugarren multzoa:

– Eskabidea, zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua sartu behar da.

– Proiektua. Jardueren nondik norakoak jasoko dituen azalpen-memoria. Gutxienez, proiektuaren izena, deskribapen orokorra, helburua eta jarduera zehatzen deskribapena, metodologia, proiektuaren azalpena eta kronograma eduki behar ditu.

– Hamabi urtean baino gehiagoan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntza jaso duten entitateek, «Hizkuntza-trebakuntzako ikastaroetarako» laguntzak eskatuz gero, ikasketa-plan pertsonalizatu bat aurkeztu beharko dute langile bakoitzarentzat. Plan pertsonalizatu horrek, gutxienez, eduki hau izango du: langilearen inguruko informazioa (izen-abizenak, adina, lanpostua eta lanpostuaren eginkizun nagusiak), ikas-prozesuaren ingurukoa (hasierako maila, helburua, planifikazioa, orain arte egindakoen balorazioa eta 2024ko ikas-prozesuaren helburuak eta nondik norakoak) eta, behar izanez gero, egoki ikusten den edozein ohar.

2.– Hirugarren eta laugarren multzoetarako, baloratzeko aurkez daitekeen dokumentazioa (aukerakoa):

a) Entitateak zenbait urterako daukan Euskararen Plan Estrategikoa edo baliokidea.

b) Entitatearen hizkuntza-politika eta/edo hizkuntza-irizpideak.

c) Euskara ikasten duten langileak lanean euskara erabiltzen has daitezen entitateak ezarriak dituen irizpideak.

d) Langileek euskarako ikastaroak egiteko irizpideak.

e) 2023an edo 2024an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak.

9. artikulua.– Deialdiaren kudeaketa.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetako dirulaguntzak.

10. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean eginiko akatsen zuzenketa.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada eskabidean atzera egin duela pentsatuko dela edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela, aurrez ebazpena emanez.

Eskatzaileren batek aurrez aurre aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

11. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Balorazio Batzordearen osaeran, Berdintasunerako Legearen 10. artikuluan edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzeko Legearen testu bateginekoan ezarritakoa hartuko da kontuan (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori). Gainera, kideetako batek, gutxienez, berdintasunari buruzko prestakuntza izango du.

2.– 2024ko deialdian onartutako eskabideak baloratzeko, kide hauek osatutako balorazio-batzorde bat eratuko da:

a) Josune Zabala Alberdi, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria; batzordeko buru izango da.

b) Joseba Lozano Santos, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, edo haren ordezkoa, Estibaliz Alkorta Barragan, Euskara Sustatzeko zuzendaria.

c) Edurne Pérez de San Román Ruiz de Munain, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Euskara Planak Sustatzeko arduraduna, edo haren ordezkoa, Ane Crespo Calvo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren jarraipenerako arduraduna.

d) Ekain Ormaetxea Uribarri, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa, Ainhoa Delgado Iriondo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu.

3.– Balorazio-batzorde honek, agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako dirulaguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpideak kontuan izanik, eta dagokion azterketa eginda, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari.

Aipaturiko proposamenak atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Deialdian finkaturiko baldintzak ez betetzeagatik baztertuak izan diren eskabideen zerrenda, eta horietako bakoitza baztertzeko zioa.

b) Diruz lagundutako egitasmoak, onartutako gastu-aurrekontua, eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

c) Gutxieneko puntuak ez lortzeagatik edo esleipen-proposamena 1.000 eurotik beherakoa izateagatik dirulaguntzarik gabe utzitako egitasmoak eta horiek lortutako puntuak.

4.– Balorazio Batzordeko kideek parte ez hartzea erabaki dezakete edo errefusatuak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako moduan.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Balorazio Batzordeak egindako txostena ikusita, organo kudeatzaileak ebazpen-proposamen bat egingo dio Hizkuntza Politikako sailburuordeari, eta proposamen horretan jasoko ditu zer dirulaguntza ematea proposatzen den, hauek adierazita: onuradun gisa proposatutako pertsonen edo entitateen izena, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, ematea proposatzen den jarduera eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik sei hilabete igaro baino lehen, ebazpena emango du dirulaguntzak esleitzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 22.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta interesdunei jakinaraziko die.

2.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie entitate interesdunei, «Nire karpeta» atalaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Edozein modutan, lehenengo egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

3.– Sei hilabeteko epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea ezetsitzat jo beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunean hasi eta hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

13. artikulua.– Dirulaguntza ebazteko prozedura.

Dirulaguntza ebazteko, pauso hauek eman behar dira:

1.– Baldintzak betetzen dituzten eskabideen aurrekontuak araztu egingo dira, 15.4 artikuluko irizpideen arabera.

2.– Onartutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da eskaera bakoitzari legokiokeen gehieneko dirulaguntza: lehen eta bigarren multzoetan gehienez ere onartutako aurrekontuaren % 80, eta hirugarren eta laugarren multzoetan, berriz, % 60. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak egindako dirulaguntza eskaera kopuru hori baino txikiagoa baldin bada, jasotako eskaera hartuko da oinarri.

3.– 14. artikuluko balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkie onartuak izan diren eskabideei, eta dagokien puntuazioa kalkulatuko da.

4.– Lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adibidez: 50 puntu = % 50), eta artikulu honetako 2. puntuan kalkulatutako kopuruari aplikatuko zaio, esleipen-proposamena kalkulatzeko.

5.– Ateratzen den kopuruari 15.3 artikuluak multzo bakoitzerako zehaztutako mugak aplikatuko zaizkio, gehienez lortu ahal den kopurua finkatzeko.

6.– Multzoren batean dagoen diru-partidarekin hasierako esleipen-proposamena estaltzerik ez badago, begiratuko da gainontzeko multzoetan soberakinik dagoen, multzo horren beharrak betetzeko. Horrela ez balitz, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskaera guztien artean. Soberakinak agindu honetako 2.3 artikuluak ezarritako lehentasunen arabera banatuko dira.

Hainbanaketa egiteko, kasuan kasu esleitu beharreko diru kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da, hiruko erregela sinplea erabilita.

A --- B
C --- X

A = Diru-mugarik izan ezean onuradun guztiei legokiekeen diru kopurua.

B = Diru-mugarik izan ezean onuradun bati legokiokeen diru kopurua.

C = Onuradun guztien artean banatzeko dagoen diru kopurua.

X = Onuradun guztien artean banatzeko dagoen diru kopurua kontuan izanda onuradun bati dagokion diru kopurua.

(Ikus .PDF)

14. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

1.– Baldintzak betetzen dituzten egitasmoak oinarrizko irizpide hauen arabera baloratuko dira:

A) Lehen multzoan:

a.1.– Aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko jardueren egokitasuna eta bideragarritasuna: 55 (berrogeita hamabost) puntu, gehienez.

a.2.– Urteko jardueretara bideratutako diru-baliabideen egokitasuna: 35 (hogeita hamabost) puntu, gehienez.

a.3.– Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

a.4.– Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Horretan, hauek baloratuko dira, besteak beste: emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalizazioko politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan gutxienez bost orduko prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea ekintzen diseinuan eta emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa...) kontuan izatea ekintzak diseinatzean eta planteatzean.

B) Bigarren multzoa:

b.1.– Diagnostikoa eta euskara-planaren azalpen-memoria. Kontuan hartuko dira erabiliko diren metodologia eta baliabideak (ekonomikoak, giza baliabideak, dokumentazioa, kronograma...): egitura eta edukia egokiak izanez gero, «gai» izango da.

b.2.– Ekintza solteak eginez gero, lehen multzoko irizpideei jarraituko zaie.

– Aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko jardueren egokitasuna eta bideragarritasuna: 55 (berrogeita hamabost) puntu, gehienez.

– Urteko jardueretara bideratutako diru-baliabideen egokitasuna: 35 (hogeita hamabost) puntu, gehienez.

– Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

– Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Horretan, hauek baloratuko dira, besteak beste: emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalizazioko politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan gutxienez bost orduko prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan eta emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa...) kontuan izatea plana diseinatzean eta planteatzean.

C) Hirugarren multzoa:

c.1.– Egindako diagnostikotik aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko kudeaketa-planaren egokitasuna eta bideragarritasuna: 10 (hamar) puntu, gehienez.

c.2.– Euskara-planaren sendotasuna erakusten duten dokumentuak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

– Entitatearen Urte Anitzeko Euskara Plan Estrategikoa indarrean egotea: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Entitatearen hizkuntza-politika edo hizkuntza-irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Euskara ikasten ari diren langileak euskara lanean erabiltzeko helburuarekin sortutako ikas-prozesu pertsonalizatua: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Euskaraz dakiten langileek euskaran berariazko trebakuntza jaso dezaten entitateak ezarriak dituen irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– 2023 edo 2024an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

c.3.– Euskara-planak zuzenean eragiten dion langile kopurua: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

(Ikus .PDF)

c.4.– Pertsona edo entitate eskatzaileak abiapuntutik finkatutako helburuetara iristeko aurreikusi dituen giza baliabideen eta diru-baliabideen egokitasuna, kontuan izanda haren izaera, dagokion sektorearen ezaugarriak (industria/zerbitzua) eta finkatuta dauzkan hizkuntza-politika eta hizkuntza-irizpideak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

c.5.– EMEren lehen mailako elementuak oinarritzat hartuta, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa areagotzeko aurreikusitako neurrien eta ekintzen egokitasuna: 25 (hogeita bost) puntu, gehienez.

c.6.– Aurreko 3 (hiru) urtean Bikain ziurtagiriren bat eskuratu izana: 10 (hamar) puntu, gehienez. Egiaztatutako azkena hartuko da kontuan.

– Entitate osorako Oinarrizkoa: 6 (sei) puntu.

– Entitate osorako Ertaina: 8 (zortzi) puntu.

– Entitate osorako Goi-maila: 10 (hamar) puntu.

– Entitate osorako izan ezean: 4 (lau) puntu.

c.7.– Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu, gehienez.

c.8.– Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Horretan, hauek baloratuko dira, besteak beste: emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan gutxienez bost orduko prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan eta emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa...) kontuan izatea plana diseinatzean eta planteatzean.

D) Laugarren multzoa:

d.1.– Jarritako helburuetara iristeko kudeaketa-planaren egokitasuna eta bideragarritasuna: 20 (hogei) puntu, gehienez.

d.2.– Pertsona edo entitate eskatzaileak abiapuntutik finkatutako helburuetara iristeko aurreikusi dituen giza eta diru-baliabideen egokitasuna, kontuan izanda haren izaera, dagokion sektorearen ezaugarriak (industria/zerbitzua) eta finkatuta dauzkan hizkuntza-politika eta hizkuntza-irizpideak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

d.3.– Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 (hamar) puntu, gehienez.

d.4.– Proiektuak beste enpresetan edo, oro har, gizartean duen eragina: 10 (hamar) puntu, gehienez.

d.5.– Proiektuan inplikatutako langile kopurua: 10 (hamar) puntu, gehienez.

(Ikus .PDF)

d.6.– Euskara-planaren sendotasuna erakusten duten dokumentuak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

– Entitatearen Urte Anitzeko Euskara Plan Estrategikoa edo baliokidea indarrean egotea: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Entitatearen hizkuntza politika edo hizkuntza-irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Euskara ikasten duten langileak lanean euskara erabiltzeko helburuarekin sortutako ikas-prozesu pertsonalizatua: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– Euskara dakiten langileek euskaran berariazko trebakuntza jaso dezaten entitateak ezarriak dituen irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

– 2023 edo 2024an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

d.7.– Aurreko 3 (hiru) urtean Bikain ziurtagiriren bat eskuratu izana: 10 (hamar) puntu, gehienez. Egiaztatutako azkena hartuko da kontuan.

– Entitate osorako Oinarrizkoa: 6 (sei) puntu.

– Entitate osorako Ertaina: 8 (zortzi) puntu.

– Entitate osorako Goi-maila: 10 (hamar) puntu.

– Entitate osorako izan ezean: 4 (lau) puntu.

d.8.– Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

d.9.– Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Horretan, hauek baloratuko dira, besteak beste: emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan gutxienez bost orduko prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan eta emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa...) kontuan izatea plana diseinatzean eta planteatzean.

2.– Beharrezkotzat jotzen denetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzaileari behar beste informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango dio, aurkeztutako jarduerak era egokian baloratzeko.

15. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

1.– Esleitu beharreko dirulaguntza ez da eskatutako diru kopurua baino handiagoa izango. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edo HPSri eskatutako kopurua 1.000 eurotik beherakoa baldin bada, edo, Balorazio Batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru kopurua guztira mila (1.000) euro baino gutxiagokoa bada (lehenengo multzoan izan ezik).

2.– Edozein modutan ere, 13.2 artikuluan jasotzen den aurrekontu araztuaren gaineko % 80ko dirulaguntza esleitu ahal izango da, gehienez ere, lehenengo multzoan eta bigarrenean, eta % 60koa hirugarrenean eta laugarrenean.

3.– Hauek dira esleitu ahal diren dirulaguntzen mugak, multzoz multzo:

a) Lehen multzoan, eskaria aurkezten duen pertsona edo entitateak, gehienez ere, 6.000 euro jaso ahal izango ditu. Nolanahi ere, multzo honetako pertsona edo entitate eskatzaileak dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa jasoz gero, eta onartutako aurrekontua gutxienez 1.000 eurokoa izanez gero, bermatua izango du, gutxienez, 1.000 euroko dirulaguntza.

b) Bigarren multzoan, eskaria aurkezten duen pertsona edo entitateak gehienez ere 14.000 euro jasoko ditu. Horren barruan bi kontzeptu egongo dira eta bakoitzak bere mugak izango ditu. Lehenengoa diagnostikoa eta planaren diseinua aurkezten dituen erakundearen tamainak baldintzatuko du, honela:

– 1-10 langile: 3000 euro, gehienez.

– 11-50 langile: 5000 euro, gehienez.

– 51-100 langile: 7000 euro, gehienez.

– >100 langile: 8000 euro, gehienez.

Bigarren kontzeptua ekintza solteak direnez, lehen multzoan jarritako muga bera egongo da, 6.000 eurokoa.

c) Hirugarren eta laugarren multzoak: euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtean baino gehiagoan jaso duen pertsona edo entitate bakoitzak gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainontzekoek, 35.000 euro.

4.– Gastu eta muga hauek hartuko dira kontuan:

Dirulaguntza honetako gastuak eta mugak ezartzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 30. artikuluan ezarritakoa hartu da kontuan.

a) Itzulpenetarako, gehienez ere, gastu osoaren % 50 hartuko da kontuan, baldin eta 12.000 euroko gastua baino gehiago ez bada. Lehenengo eta bigarren multzoetan ez da aplikatuko % 50eko muga hori.

Tarifa hau kontuan hartuko da multzo guztietan: 0,0823 euro hitzeko.

HPSren dirulaguntza 12 urtean baino gehiagoan jaso duten eskatzaileek ezin dute dirulaguntzarik eskatu kontzeptu honetarako.

Ez dira onartuko bezero zehatz batekin egindako kontratu baten ondorioz dirulaguntzaren eskatzaileak egin beharreko itzulpenak. Bestela esanda: ez da onartuko bezero jakin batentzat egindako lanaren itzulpena, lan hori bada bezeroak kontratatutako produktua edo zerbitzua.

Itzulpenetako testuak zuzenak eta egokiak izan behar dira.

b) Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua. Gehienez ere 2.000 euro arteko gastua hartuko da kontuan.

c) Langile elebidunen hizkuntza-trebakuntza orokorra, lanpostuari lotutakoa, baldin eta HABEk diruz lagundu ez badu. Kalkuluak egiteko erabiliko den erreferentzia: 8 euro ikasle/orduko.

Langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze- zein alfabetatze-ikastaroak, baldin eta HABEk diruz lagundu ez baditu.

Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtean baino gehiagoan jaso duten eskatzaileen kasuan, beren lanpostuan euskara erabiltzeko plan pertsonalizatua egin behar zaie ikasleei (hala bada, erantsi horri buruzko informazioa).

d) Langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskaraz. Langile bakoitzaren lanpostuari lotutako berariazko prestakuntza euskaraz.

e) Aldahitz (Eusle, Ulerrizketak eta Uler-saioak) edo euskararen erabilerari zuzenean lotutako gisako metodologian oinarritutako prozesuak abiaraztea. Gehienez ere, 1.500 eurorainoko gastua onartuko da. Kalkuluak egiteko erabiliko den erreferentzia: 6 euro langile/orduko.

f) Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen aldeko ekimenak: Euskaraldia, Korrika, soziolinguistikako gaiak, euskararen aldeko ekimenak, eta abar. Gehienez, 1.000 euroko gastua hartuko da kontuan.

g) Softwarea. Gehienez ere 15.000 euroko gastua hartuko da kontuan. Kontzeptu honetan, diruz lagunduko dira:

1.– Euskarazko softwarearen sorkuntza.

2.– Programa, aplikazio edo software baten iturburu-kodea euskaratzea.

Hemendik kanpo geratzen dira webguneak euskaraz elikatzea, edo sortuta dauden aplikazioen bitartez euskarazko informazioaren bidaltze soila, aplikazioa bera euskaratu gabe.

Terminologia-lana zein hizkuntza-egokitzapen soila denean, horri dagokion diru-zuzkidura itzulpenen atalean sartu beharko da, derrigorrean. Edozein eratara, entitateek softwaregintzan egin dituzten lanen merkatuko kostu estimatua zein den jakiteko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kontsultak egin ditzake era horretako lanetan eskarmentua duten aholkulari-bulegoetan, baldin eta beharrezkotzat jotzen badu.

h) Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena. Horretan, hiru azpi-kontzeptu hauek hartuko dira aintzat:

1.– Euskara Batzordearen jarduera; hots, euskara-batzordekideen eta euskara-lantaldeen lan-bileren orduak. Kalkuluak egiteko erabiliko den muga: 30 euro langile/orduko.

2.– Euskara-koordinatzailearen edo jardueren komunikazioaz arduratzen den pertsonaren arduraldia; bere lan-jardunaren barruan zeregin horri eskainitako denbora (ehunekotan) eta horren kostua.

3.– Pertsona edo entitate eskatzaileak kanpoko aholkularitza-zerbitzua kontratatua baldin badu, planaren jarraipenari eta ebaluazioari dagokien gastua ere kontuan hartuko da, muga hauekin:

– Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza behin edo gehienez 12 urtetan jaso dutenek, 5.000 euroko muga.

– Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtean baino gehiagoan jaso dutenek, 2.000 euroko muga.

– Salbuespen modura, lehen edo bigarren multzoetako eskaerei ez zaie mugarik aplikatuko kontzeptu horretan.

i) Ez da aintzat hartuko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeari edota eskuratzeko aurrelanari lotutako gasturik.

16. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta agindu honetako mugak errespetatzen badira eta eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Laguntza-mugak gainditu edota gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, diruz lagundutako programaren kostu osoari dagokion gehieneko mugaraino.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.

Dirulaguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da.

18. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetako betebeharrez gain, hauek ere izango dituzte:

a) Dirulaguntza eskabidean zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Dirulaguntza eskabidean aurreikusitako ekintzetarako erabili beharko dute.

c) Eskabidean aurreikusitako egitasmo osoa urtean bertan gauzatu beharko dute.

d) Eusko Jaurlaritzak, deialdi honen bidez diruz lagundutako edozein egitasmo zenbateraino betetzen ari den jakiteko, jarraipena egin ahal izango du, eta, horretarako, egokien irizten dien neurriak hartuko ditu. Dirulaguntzaren onuradunak behar beste erraztasun eman behar dizkio Eusko Jaurlaritzari, jarraipen hori egin ahal izan dezan.

e) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko funtzioak betetze aldera eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

f) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte.

g) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

h) Laguntzen diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.

i) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte-, eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

j) Berdintasunerako Legean xedatutakoa betez, irudiak eta hizkuntza era inklusiboan eta sexismorik gabe erabiliko dira.

k) Dirulaguntzaren pertsona edo entitate onuradunek, diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mendeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Esleitutako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

1.– Lehenengo ordainketan, dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta 17. artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

2.– Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2025eko aurrekontuen kontura egingo da.

3.– Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta aurkeztu beharko du. Inprimaki hori euskadi.eus-en dago (https://www.euskadi.eus/hirugarrenak).

20. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Deialdi honetako dirulaguntza justifikatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 32. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

2.– Dirulaguntzaren onuradun orok, dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diruz lagundutako egitasmoa gauzatu izana justifikatu behar du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan.

3.– Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2024ko urtarrilaren 1a eta 2024ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.

4.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko martxoaren 31 izango da.

5.– Justifikatzeko era:

Bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dira, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean sartuta.

21. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, 2024ko diru-sarrerak eta -irteerak «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» izeneko Excel formularioaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste dirulaguntzak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak esleitutakoa ere adierazita. Pertsona edo entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain beste dirulaguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» Exceleko formularioan bertan.

2.– Justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera egin beharko da, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduak 75. artikuluan ezarritakoaren arabera. Justifikazio-kontu erraztuak informazio hauek jaso beharko ditu (ikus «Justifikazio-kontu erraztua» deituriko Exceleko formularioa):

a) Agindu honetako 18. artikuluak ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko justifikazio-memoria.

b) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion gastuen zerrenda sailkatua; hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, jaulkipen-data, guztirako zenbatekoa eta egotzitako gastua biltzen dituena, «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» izeneko formularioan finkaturiko kontzeptu nagusien arabera. Langile-gastuak zuritzeko, ez dira onartuko berariaz egindako ziurtagiriak.

3.– 2024ko jarduerak egiteko dirulaguntza jaso duten pertsonek edo entitateek agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte:

a) Lehenengo multzoan: egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena. Bertan zehaztuko da zer egin den, helburua bete den, nork parte hartu duten eta zer baliabide erabili diren.

b) Bigarren multzoan: entitateak egindako diagnostikoa eta euskara-plana. Gutxienez, hauek jaso beharko dituzte:

– Diagnostikoa: entitatearen egoera soziolinguistikoa zein den, euskararen ezagutza eta erabilera zenbatekoa den EMEren arabera.

– Euskara Plana: indarraldia, helburu nagusiak, lehentasunezko lan-ildoak, aurreikusten diren baliabideak, jarraipenerako adierazle nagusiak eta maiztasuna.

– Ekintza solteak ere eginez gero, egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena, lehenengo multzorako aurreikusitakoaren arabera.

c) Hirugarren multzoan: «Hizketa» aplikazioa behar bezala beteta. Bertan, «Euskararen Plan Estrategikoa» atalean, amaierako egoera adierazi behar da, eta, «Kudeaketa Plana» atalean, aurrera eramandako ekintza bakoitzaren amaierako egoera.

d) Laugarren multzoan: entitateak gauzatutako proiektuari buruzko ebaluazio-txostena. Parte-hartzaileen datuak emateko momentuan, ahal dela, sexuaren, karguaren eta hizkuntzaren aldagaiak kontuan izango dira.

4.– Bestalde, dagokion entitateak hauek erantsi beharko ditu:

a) Itzuli edo egokitutako testuak eta jatorrizkoak euskarri informatikoan aurkeztu behar dira (15 MBtik gorako artxiboak helbide honetara bidali behar dira, fitxategiak partekatzeko web tresna baten bidez: lanhitz@euskadi.eus), eta zerrenda ere bai (dagokion Exceleko formularioa). Gainera, agiri-ereduak, glosategi eta terminologia-lanez gain, diruz lagundutako prestakuntza espezializaturako eta hizkuntza-trebakuntzarako material kurrikularra ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku jarri behar da, euskarri informatikoan guztia ere.

b) Hizkuntza-trebakuntza orokorreko euskara-ikastaroen eta laneko berariazko prestakuntzako euskara-ikastaroen zerrenda, iraupena eta bakoitzean parte hartutako ikasleen kopurua, sexuaren arabera bereizita (dagokion Exceleko formularioa).

Berdintasunerako Legean xedatutakoa betez, irudiak eta hizkuntza era inklusiboan eta sexismorik gabe erabiliko dira. Gainera, informazio guztia sexu-aldagaia kontuan harturik jaso eta eman beharko da.

c) Aldahitz metodologian edo gisakoan oinarrituta garatu diren prozesuen inguruko balorazio-txostena: talde kopurua, talde bakoitzeko kideak sexuaren arabera bereizita, erabilitako materialak eta lortutako emaitzak.

d) Motibazio-saio eta -ekimenen zerrenda, iraupena, eta bakoitzean parte hartutako langile kopurua, sexuaren arabera banatuta (dagokion Excel formularioa).

e) Euskarako Batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da, euskarri informatikoan (15 MBtik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira, fitxategiak partekatzeko web tresna baten bidez: lanhitz@euskadi.eus), besteak beste hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera bereizita), iraupena eta jorratutako gaiak.

f) Softwaregintzari dagokionez, egindako lanen gaineko memoria aurkeztu behar da (dagokion Exceleko formularioa).

5.– Dirulaguntza jaso duten pertsonek edo entitateek erabat justifikatu behar dute (% 100) aurrekontu onartua, 15.2 artikuluan agindu bezala.

6.– Justifikazio-kontu erraztuaren arabera justifikatzen bada ere, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak ausazko laginketa sinplea izeneko laginketa-teknika aplikatuko du frogagiriok egiaztatzean, dirulaguntza egoki aplikatzeari buruzko zentzuzko ebidentziak lortu ahal izateko. Lagina gutxienez % 30ekoa izango da. Eta, horrela eginez gero, organo emaileak eskatu ahalko dio onuradunari bidaltzeko bai laginketan aukeratutako gastu-inbertsioen egiaztagiriak, bai eta haiek ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

Justifikazio garaian, ezeren okerrik edo irregulartasunen bat ikusiz gero, agindu honetako 22. eta 23. artikuluetan xedatuaren arabera jokatuko da zuzenean.

22. artikulua.– Ebazpenaren aldaketa eta kitapen-ebazpena.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, baina dirulaguntzaren helburua bete bada, dirulaguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori dela eta, onartutako aurrekontuaren eta justifikatutako gastuaren arteko desbideratzea % 25erainoko bada, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berregokitu egingo da, onartutako aurrekontuarekiko desbideratzearen neurri berean. Hortik gorako alderik ez da onartuko eta ebazpena bertan behera utziko da.

23. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Betebeharrak bete gabetzat joko dira:

a) Jasotako dirulaguntza ez justifikatzea edo osorik ez justifikatzea.

b) Jasotako dirulaguntza, osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.

c) Agindu honen 18. artikuluan zehaztutako betebeharrak ez betetzea.

d) Kitapen-ebazpenak zehaztutako kopurua ez itzultzea –hala badagokio– horretarako emandako epean.

e) Dirulaguntzen araudiko betebeharrak ez betetzea.

2.– Artikulu honen aurreko apartatuan azaldutako kasuren bat atzemanez gero, jasotako dirua eta horren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta, hala badagokio, 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

24. artikulua.– Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.

Arduraduna: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: euskararen presentzia eta erabilera indartzeko dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioak.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/023400-capa1-eu.shtml

AZKEN XEDAPENAKo lehenengoa

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Laguntza programa hau 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zeinak Europako Batzordeak zenbait dirulaguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen baititu, Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia), eta erregelamendu horren 53.2 artikuluak ezarritakora egokitzen da.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala