Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2781

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien «Zortasun Akustikoko Eremuak» onartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 29.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ukitutako udalei jakinarazi zitzaien Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-lineei dagozkien zortasun akustikoko eremuak mugatzeko proposamena eta horiek mugatzeko erabilitako prozedura, hilabeteko epean nahitaezko txostenak egin zitzaten.

Orain, berauek onartu egin behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 29.2 artikuluaren arabera.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien «zortasun akustikoko eremuak» onartzea.

Dokumentazio hori eskuragarri egongo da Interneteko helbide honetan:

https://hodei.ets-rfv.eus/s/yPbkFAYHcstFBsX

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala