111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2772
1052/2024 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Laborategiko Unitate Zentraleko Koordinatzaile lanpostu bat izendapen askez betetzekoa deialdia egiten den.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Laborategiko Unitate Zentraleko Koordinatzaile lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 edo C1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeari (Osasun Diplomadunak) edo C1 lanbide-taldeari (Diagnostiko Klinikoko Laborategiko Goi-mailako Teknikaria) dagokion titulazioa edukitzea.
c) Gutxieneko lan-esperientzia: 2 urte B1 (Osasun Diplomadunak) edo C1 (Laborategiko Teknikari Espezialista) lanbide-taldean.
d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
a) Unitatearen kudeaketaren Memoria Proiektu bat egitea.
b) Esperientzia eta/edo prestakuntza Laborategiko Teknikari Espezialisten unitateen kudeaketan.
c) Esperientzia eta/edo prestakuntza Laborategi Klinikoko arlo funtzionalean.
d) Esperientzia eta/edo prestakuntza taldeen antolaketan eta kudeaketan.
e) Esperientzia eta/edo prestakuntza Laborategi Klinikoko baliabide materialen kudeaketan.
f) Formakuntza edota ezagutza kudeaketa-tresnetan, kalitate-ereduetan, prozesuetan, segurtasun klinikoan, eta etengabeko hobekuntzan.
g) Ezagutzak ofimatikan eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboetan.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Jose Atxotegi z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.
Interesdunek Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzan bidali behar dute eskabidea (Jose Atxotegi z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
– Kudeatzeko Memoria Proiektua.
CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bide hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 24a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.