111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2770
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 3koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira, batetik, 2022ko azaroaren 18ko Ebazpena, organo berarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunaren lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, eta, bestetik, 2023ko irailaren 27ko Ebazpena, organo berarena, prozesu horretako azken kalifikazioak eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunaren lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunaren lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen.
Hautaketa-prozesuan parte hartu zuen pertsona batek eskaera bat aurkeztu zuen beste parte-hartzaile batek deialdiko kidego, kategoria eta espezialitateko kide ez izatearen baldintza negatiboa betetzen zuen argitzeko.
Funtzio Publikoko Zuzendaritzak 58/204 txostena eman zuen, sukaldeko eta jantokiko arduradunaren kategoriako hautaketa-prozesuan parte hartu zuen pertsona horren egoerari buruz. Txosten horretan, IVAPi eskatzen zaio egin ditzala beharrezkoak diren jarduketak parte-hartzaile hori baztertzeko Sukalde eta jantokiko arduradunen kategorian enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesutik. Izan ere, Administrazio honetako langile lan-kontratudun finkoa da, langile lan-kontratudun finko izateko eskaintzen eta deitzen diren kategoria eta plaza berean kontratatua, eta, beraz, ez du betetzen dagokion deialdiko kidego, kategoria eta espezialitatekoa ez izateko baldintza negatiboa.
Beraz, IVAPek dagokion administrazio-prozedura abiarazi zuen, aurkeztutako eskaeran aipatzen zen baldintza betetzen zela egiaztatzeko, eta baztertzeko eskatu zen pertsonaren nahitaezko entzunaldia egin zen.
Egiaztatu da egokia dela beharrezko jarduketak egitea, aipatutako parte-hartzailea sukaldeko eta jantokiko arduradunaren kategoriako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesutik kanpo uzteko, Administrazio honetako langile lan-kontratudun finkoa delako, langile lan-kontratudun finko izateko eskainitako eta deitutako kategoria eta plaza berean kontratatua, eta, beraz, ez duelako betetzen dagokion deialdiko kidego, kategoria eta espezialitateko kide ez izateko baldintza negatiboa. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Aldatzea Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpena, hain zuzen ere hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako izangai bat prozesutik baztertzeko. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunaren lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.
Ebazpen honen eranskinean zehaztuta dago zein den baztertutako izangaia eta zein betetzen ez duen betekizuna. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.
Bigarren artikulua.– Aldatzea Administrazio Publikoen Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko irailaren 27ko Ebazpena, aipatutako izangaia bazter uzteko. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Sukalde eta jantokiko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen.
Hirugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; beti ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 3a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.