Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2769

850/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Antonio Oscar Luque Lezcano jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Intentsiboko Osasun Ataleko (Arritmien unitatea) Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 29ko 443/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat argitaratu zen Donostialdeko ESlko Medikuntza Intentsiboko Osasun Ataleko (Arritmien unitatea) Buru lanpostua betetzeko, lehiaketa sistemaren bidez (2023ko apirilaren 21eko EHAA 76 zk. eta 2023ko maiatzaren 2ko BOE 104 zk.).

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Antonio Oscar Luque Lezcano jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Intentsiboko Osasun Ataleko (Arritmien unitatea) Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antonio Oscar Luque Lezcano jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Intentsiboko Osasun Ataleko (Arritmien unitatea) Buru.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau erkidean ezarritakoarekin bat, eta 2024ko maiatzaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2024ko maiatzaren 23a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa)

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala