111. zk., 2024ko ekainaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 3 orri.)
- EPUB (162 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2767
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 29koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean hizkuntza eta/edo lanpostuagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa.
Ikusi da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Agindu horren bidez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean hizkuntza eta/edo lanpostu berezituak dituzten lanpostuak betetzeko deialdia egin zen.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– Behin betiko ebaztea Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez deitua, eranskinean zerrendatzen den bezala.
Bigarren artikulua.– Iraungitzat jotzea lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztu eta destinorik lortu ez duten eskabideak. Beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.
Hirugarren artikulua.– Lehiaketa honetan esleitu ez diren plazak bete gabe uztea.
Laugarren artikulua.– Destinoa lortu eta jardunean, zerbitzu berezietan edo senitartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, lehiaketa honetan aipatzen diren kidego edo eskaletara itzultzen ez badira, 2024ko ekainaren 18an utziko dute kargua.
Bosgarren artikulua.– Lortutako destino berriaz jabetzea hiru egun balioduneko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun balioduneko epearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu; eta hogei egun balioduneko epearen barruan, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da. Lanpostu baten esleipendunak lanpostuaz jabetzean zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, hogei egun baliodunekoa izango da lanpostuaz jabetzeko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, zerbitzuak ematen ari den herria hartuko da «funtzionarioaren herritzat».
Seigarren artikulua.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak horien esleipenaren berri emango dio Justizia Ministerioari.
Zazpigarren artikulua.– Esleitutako lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utziko dute, titularra lanpostuaz jabetu aurreko egun baliodunean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.