107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2696
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako espediente hau: Arrasate/Mondragongo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Santa Ageda auzoko Murugain iturburutik urtean datorren 338,2 m3 ur publiko etxerako eta ureztatzeko erabileretarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaera.
Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0011.
Eskatzailea: Argi Errota Erabiltzaile Erkidegoa.
Jardueraren kokapena: Arrasate/Mondragon.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): x= 538.179; y= 4.767.300.
Eskatutako urteko bolumena: 338,2 m3 urtean.
Uraren erabilera: etxerako eta ureztatzeko.
Aldaketak:
Aldaketaren helburua da emakida-emariak egungo beharretara egokitu ahal izatea; izan ere, urak etxerako eta ureztatzeko erabiltzen dira gaur egun.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024 maiatzaren 22a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.