107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2695
IRAGARKIA, horren bidez zitatzen da ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzi
Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.
Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu den arren, helburua lortu gabe Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.
Beraz, iragarki honen 1. eranskinean zehaztutako interesdunak zitatzen dira. Iragarkian ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatze-bisita egiteko tokia ezartzen da; baita eguna eta ordua ere. Bertan, zuzenean edo behar bezala egiaztatutako ordezkari bidez aurkeztu beharko dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 20a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.