Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2694

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita espediente hau: Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa), GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 22.950 KParen eta 24.400 KParen artean aurreratzeko zati bat eraikitzeko lanak, Urola ibaiaren ezkerreko ertzeko ibilguen zortasun-eremuan eta polizia-eremuan, hainbat ibaiadar gurutzatuta.

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0189.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua: Urola.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 553.281; Y = 4.777.573.

Obren deskribapena: Azkoitiko udal-mugartean (Gipuzkoa), GI-631 (Azkoitia-Urretxu) errepideko 1.450 metrotan, 22.950 KParen eta 24.400 KParen artean, aurreratzeko errei isolatu bat jarriko da, eta bidearen trazadura zuzentzeko lanak egingo dira Urola ibaiaren ezkerreko ertzeko ibilguen zortasun eta ibilguen zaintza-eremuan, bertara isurtzen diren bi erreka gurutzatuz.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a; 20015 Donostia / San Sebastián), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Donostia / San Sebastián, 2024ko maiatzaren 17a.

Zuzendari nagusia.

EE Lan-baimenen Arloko arduraduna (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena),

IÑIGO AUZA ALDASORO.


Azterketa dokumentala