Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2693

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aia udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Karramiola errekako abeltzaintzarako ur aprobetxamendurako administrazio-emakida eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2011-0180.

Eskatzailea: Antonio Iruretagoyena Larrarte.

Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 572.965; Y = 4.788.162.

Eskatutako urteko bolumena: 11.074 m3 urtean.

Uraren erabilera: abeltzaintzarako.

Obren deskribapena: urak mahuka baten bidez ateratzen dira. Mahuka hori, ubidearen ibilgutik 50 metrora dagoen presa zahar abandonatu baten alboan dagoen kutxatila bateraino doaz. Kutxatila horretatik, urak 2 hazbeteko diametroko hodi baten bidez, 10 m3-ko polietilenozko andel bateraino bideratzen dira, X: 571.835 eta Y: 4.788.816 koordenatuetan dagoena, ondoren abeltzaintza-pabiloietara banatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala