Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2692

IRAGARKIA, Soraluze udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten funtsezko ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0001.

Eskatzailea: Indumalzaga, S.L.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Indumalzaga, S.L. enpresari baimena eman zaiola Soraluze udalerrian (Gipuzkoa) Deba ibaiaren eta Arrizabalaga iturburuko urteko 4.000 m3 ur industria erabilerarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko. Ebazpen horrekin, bi harguneak aldatzen dira, enpresaren instalazioen barruan kokatutako zundaketa bat eta Arrizabalaga iturburuko azaleko hargune bat izango direnak, eta urteko gehieneko bolumenetik 8.800 m3-ra igotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala