Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2691

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mallabia udalerriko (Bizkaia) Berano Nagusia auzoan dagoen izenik gabeko putzu bateko 0,2 l/s ur etxeko, ureztatzeko eta abeltzaintzako erabilerarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskabideari buruzko espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2011-5349.

Eskatzailea: Berano Auzoko Muskildua Erabiltzaile-komunitatea.

Jardueraren kokapena: Mallabia (Bizkaia).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 539.480; Y = 4.782.659

Eskatutako urteko bolumena: 1.270,6 m3 urtean.

Uraren erabilera: etxeko, ureztatzeko eta abeltzaintzarako erabilera.

Obren deskribapena: urak 75 m-ko sakonera eta 160 mm-ko diametroa duen putzu batetik ateratzen dira, 2 CV-ko urpeko ponpa baten bidez. Handik, 10 m3-ko edukiera duen hormigoizko biltegi erdi lurperatu batera eramaten dira, hemendik etxebizitzetara banatuz haien erabilerarako.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, Hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala