107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2690
IRAGARKIA, ustez Uraren Legea hausteagatik SIN-2023-0061 zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aurretik aipaturiko lege testu horren 89. artikuluarekin bat etorriz, 10 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu edo frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Zehapen-espedientea interesdunaren eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua – 01013 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.
Instrukziogilea,
JULIO MENDEZ ARINAS.