Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2687

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 8koa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finkei balio justua ezartzeari buruz Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak emandako erabakiak.

Aipatutakoak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesduna, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Andia kalea 13, 5.a), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezakete lurralde epaimahai honetan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Donostia, 2024ko maiatzaren 8a.

Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

MAIALEN ORBEGOZO ZURUTUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala