Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2682

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpena, honako lege hauetan ezarritakoaren arau-haustearekin lotuta: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (HSBL) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) espedientea ikusteko aukera dago.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2024ko maiatzaren 21a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala