107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2680
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-enpresa operadorearen fidantza itzultzeko eskaera argitara emateko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozedura horretan interesdunak nor diren jakiterik ez dagoenez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat, argitara ematen da 16249235Bak, 2023ko urriaren 3an, B motako enpresa operadore gisa eta 20233001544 erregistro-zenbakiarekin jarritako fidantza itzultzeko eskaera; hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek, joko-kreditu bat dagoela justifikatzen badute, bi hilabeteko epean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) zor zaien kantitatea fidantzaren kontura ordain dakien eskatu ahal izan dezaten.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte kreditua justifikatzen duen titulua, zenbatekoa, gertakarien azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.