Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2678

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita ebazpen hau: Ebazpena, 2024ko apirilaren 22koa, energia eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programa arautzeko oinarriak onartu, deitu eta argitaratzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Bigarrena.– Energia eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programa arautzeko oinarriak onartu, deitu eta argitaratzeko den 2024ko apirilaren 22ko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren testuan (2024ko maiatzaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 93. zk.) horrelako hutsak eta omisioak hauteman direnez, dagozkion aldaketak egingo dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2024ko apirilaren 22ko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpena –energia eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programa arautzeko oinarriak onartu, deitu eta argitaratzeko dena– honela aldatzea:

1.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien 2024/2271 (39/6) orrian, 2.1 oinarriko «3. laguntza-azpiprogramaren (Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea – SIGED)» lehenengo paragrafoan. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute:

Hau dio:

«• Pertsona juridikoak, pribatuak, 2009ko EJSN 41etik 99ra bitarte dutenak, biak barne.»

Baina hau esan behar du:

«• Pertsona juridikoak, pribatuak, 2009ko EJSN 07tik 99ra bitartean dutenak, biak barne.»

2.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien I. eranskineko 2024/2271 (39/17) eta 2024/2271 (39/18) orrietan: «1. laguntza-azpiprograma - Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak», «Laguntzaren zenbatekoa» atala, «1) Jarduera ekonomikoa egiten duten onuradunentzat» puntua:

Hau dio:

«• 651/2014 Erregelamenduaren 36. artikuluaren barruko jarduketetarako, laguntzaren zenbatekoa kostu subentzionagarrien % 40 izango da.

Laguntzaren zenbatekoa % 10 handitzen ahalko da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan, eta % 20, laguntzak enpresa txikiei ematen bazaizkie.

• 651/2014 Erregelamenduaren 41. artikuluaren barruko jarduketetarako, laguntzaren zenbatekoa ez da diruz laguntzen ahal diren kostuen % 45 baino handiagoa izango.

Laguntzaren ehunekoa 20 puntu handitzen ahalko da enpresa txikiei emandako laguntzen kasuan, eta ehuneko 10, laguntzak enpresa ertainei ematen bazaizkie.»

Baina hau esan behar du:

«Laguntzaren zenbatekoa, diruz lagun daitezkeen kostuen % 40 izango da.

Laguntzaren zenbatekoa 10 ehunekoetan handitu ahal izango da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan, eta 20 ehunekoetan laguntzak enpresa txikiei ematen bazaizkie.»

3.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien I. eranskineko 2024/2271 (39/23) orrian: «4. laguntza-azpiprograma - Bizikleta sustatzea», «4.1 lerroa: Bizikletaren erabilera sustatzea lan-eremuan» puntua.

Azken paragrafoa ezabatuko da.

«Diruz laguntzen ahal den inbertsioan, aipatutako 22. artikuluaren arabera egokitutako bizikleta sartuko da eta, gainera, bizikleta egoki erabiltzeko beharrezkoak diren osagaiak, hala nola kaskoa, giltzarrapoa, zira eta ainguratzeko gailua.»

4.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien I. eranskineko 2024/2271 (39/24) orrian: «4. laguntza azpiprograma - Bizikleta sustatzea», «4.2 lerroa: Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko triziklo berriak, pedalei lagundutakoak (elektrikoak) ala ez)» puntua.

Hau dio:

«4.2 lerroa: Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko triziklo berriak, pedalei lagundutakoak (elektrikoak) ala ez.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak:

Triziklo berriak pedalkatze lagundukoak (elektrikoak) badira, UNE–EN 15194:2009 arauaren baldintzetara egokitu beharko dira, eta osagai eta baldintza hauek bete beharko dira:

• 250 W-etik beherako potentzia duen motor elektrikoa jartzea, muskulu-esfortzuari laguntzeko, eta asistentzia etetea kasu hauetan: Utzi pedalei ematea. Edo abiadura 25 km/h baino handiagoa denean.

• Bateriaren energia-dentsitatea 100 Wh/kg-koa izango da gutxienez. Energia-dentsitatea kalkulatzeko, fabrikatzaileak ziurtatutako edukieraren (Ah), tentsioaren (V) eta bateriaren pisuaren (kg) balioak erabiliko dira. Bateriaren pisuak gorputz osoa hartzen du, bizikletatik ateratzen den bezala. Alde horretatik, ulertzen da litio-ioizko bateriek (Li), beren berezko ezaugarriengatik, baldintza hori betetzen dutela.

• Gutxienez 50 kg salgai garraiatzeko gai izatea.

Laguntza lerro honetatik kanpo daude triziklo elektrikoen (pedalei eragiteko sistema lagundua) antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, azelerazio edo bestelako eragingailuren bat izateagatik pedalei eragin gabe ibiltzeko gai direnak.»

Baina hau esan behar du:

«4.2 lerroa: Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko ziklo berriak, pedalei eragiteko laguntza dutenak (elektrikoak) ala ez.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak:

Ziklo berriek pedalei eragiteko laguntza badute (elektrikoak), UNE–EN 15194:2009 arauaren baldintzetara egokitu beharko dira, eta osagai eta baldintza hauek bete beharko dira:

• 250 W-etik beherako potentzia duen motor elektrikoa jartzea, muskulu-esfortzuari laguntzeko, eta asistentzia etetea kasu hauetan: Utzi pedalei ematea. Edo abiadura 25 km/h baino handiagoa denean.

• Bateriaren energia-dentsitatea 100 Wh/kg-koa izango da gutxienez. Energia-dentsitatea kalkulatzeko, fabrikatzaileak ziurtatutako edukieraren (Ah), tentsioaren (V) eta bateriaren pisuaren (kg) balioak erabiliko dira. Bateriaren pisuak gorputz osoa hartzen du, bizikletatik ateratzen den bezala. Alde horretatik, ulertzen da litio-ioizko bateriek (Li), beren berezko ezaugarriengatik, baldintza hori betetzen dutela.

• Gutxienez 50 kg salgai garraiatzeko gai izatea.

Laguntza lerro honetatik kanpo daude ziklo elektrikoen (pedalei eragiteko sistema lagundua) antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, azelerazio edo bestelako eragingailuren bat izateagatik pedalei eragin gabe ibiltzeko gai direnak.»

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Ebazpen honetan sartutako aldaketak atzeraeraginez aplikatuko zaizkie aldaketa argitaratzen den egunean ebatzi ez diren 2024ko maiatzaren 15etik aurrera –egun hori barne– aurkeztuko diren eskaerei.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 21a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala