Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2675

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzen duena, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu dekretuak, zortzigarren artikuluan, hau esaten du:

1.– Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.– Ikerkuntzako Euskadi Sarietako epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.

Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aurreikusitako moduan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2023. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

2. artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA

2023. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean:

Andreu Mas-Colell jauna.

Teresa Cabré andrea.

Jose Ramón Montero Gibert jauna.

Isabel del Val Valdivieso andrea.


Azterketa dokumentala