Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2673

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2023ko ekitaldiari dagokion elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako aurreikusi diren laguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak ikusi dira.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 1.423.643,96 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren 18. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena.– 2024ko abenduaren 31 izango da proiektuak gauzatzeko epea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala