Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2671

1012/2024 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren Zuzendariorde Korporatiboaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Azpiegituren zuzendariorde korporatibo lanpostua hutsik dagoenez Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Azpiegituren zuzendariorde korporatiboaren lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak) A1/A2 talde profesionalean. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Titulazio akademikoa: Industria-Ingeniaria eta/edo Elektronika-Ingeniaria eta/edo Industri Elektronika eta Automatika Ingeniarian lizentziatuaren titulazioa edo horren baliokidea izan beharko dute.

2.– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigortasun-data iraungita (2011-06-01).

3.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Meritu hauek baloratuko dira:

a) Esperientzia profesionala ondokoetan:

– Proiektu-zuzendaritza.

– Inbertsio, proiektu eta negozio-planen azterketak eta bideragarritasun-azterlanak.

– Antolamendua eta kudeaketa-sistemak.

b) Prestakuntza honako hauetan:

– Project Management Professional.

– Erabateko Kalitatearen printzipioak eta metodologia (ISO, Kudeaketa Aurreraruaren Eredua...).

Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen Curriculum Vitae aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala