107. zk., 2024ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 4 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2670
374/2024 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboko Buruaren lanpostua izendapen librez betetzeko deialdia argitaratzen duena.
Ikusita Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboaren buruaren lanpostua hutsik dagoela. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera
OINARRIAK
Lanpostua: Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipena egiteko Zerbitzu Korporatiboko Burua.
Destinoa: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza. Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetza.
Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE. Derrigortasun-data: 2013-12-03.
Baldintzak: (Agiri bidez egiaztatu beharko dira, CV aplikazioan jasota egon ezean).
– Estatutupeko langile, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea A1/A2 lanbide-taldean.
– Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia A1/A2 lanbide-taldean.
– Titulazio akademikoa: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatura edo gradua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo gradua, edo baliokidea.
Arlo hauetako esperientzia eta ezagutzak baloratuko dira:
Kudeaketa-memoria. Zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria bat egitea, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu beharko diren eremu hauek jasoko dituena:
Diruzaintza:
– Diruzaintzako beharren kontrola eta jarraipena, cash pooling-a antolatzeagatik eta kudeatzeagatik.
– Zuzendaritza Nagusiaren ordainketen arriskua kudeatzea eta diruzaintzako kontuak berdinkatzea.
– Ordainketa korporatiboko batez besteko aldiaren jarraipena, berandutzeagatiko demanden kudeaketa eta prozesuko kostuen kobrantzaren jarraipena.
– Abalen/fidantzen kudeaketa eta enbargoen kudeaketa.
Zergak:
– Gizarte-aseguruen, PFEZaren, BEZaren eta beste zerga batzuen ordainketa zentralizatuak.
– SIIren (berehalako informazio-sistema) jarraipena eta kontrola.
Finantza-egoeren jarraipena.
1.– Aurrekontu-betearazpenaren jarraipena:
– Ogasun Sailaren informazio-sistemetako balantzearen egoera eta gastu-betearazpenaren hileko txostena.
– KEBentzako txostenak egitea.
2.– Urteko kontuak ixtea:
– Ixteko jarraibideak egitea.
– Kanpoko auditoriaren lan-plana (informazioa koordinatzea, babestea eta prestatzea, auditoria-enpresak eskatuta).
– Urteko Kontuen txostena egitea auditoretza-enpresaren eskutik.
– Aurrekontuaren likidazioa Ogasuneko SIetan (KEB zirkularrean eskatutako txostenak eta txantiloiak betetzea).
Ezagutzak:
– Ezagutzak SAP ERP Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioa.
– SAP BI ezagutzak (Analyzer).
– SAP VIM ezagutzak.
– Ekonomia-informazioaren analisiari eta aginte-taulei buruzko ezagutzak.
– Datu-baseak ustiatzeari buruzko ezagutzak (Excel eta/edo Access).
– Zergak ezagutzea (BEZ, PFEZ atxikipenak...).
Esperientzia agiri bidez egiaztatua honako zeregin hauetan:
– Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa (diruzaintza, kontabilitatea...).
– Aurrekontuaren kontrola eta jarraipena (finantza-plangintza, ratioak).
– Ekipoen kudeaketa.
Era berean, interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hona helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.
Dokumentazioa honako hau izango da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.
Balorazio batzordea.
Balorazio-batzorde bat eratuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera. Batzordeburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko zuzendariordea izango da, edo hark eskuordetutako pertsona, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendariordea eta Giza Baliabideak Hornitzeko zerbitzuburua ere (azken horrek idazkari-lanak egingo ditu).
Batzordeak, eskaerak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du, eta horiek izangaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Izangaiak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: zer pertsona aurkeztu diren, zer eginbide osagarri egin diren (halakorik balego), eta zer arrazoi hartu diren kontuan lanpostua haietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko.
Hautaketa-prozedura.
Inola ere ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo deialdia hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da, eta Osakidetzaren intranetean eta web orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.