Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MENDINET, LANDA GARAPENAREN AURRERAPENERAKO ELKARTEA
2665

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, 2024ko LEADER laguntzen deialdia noiz argitaratu zen jakinarazteko dena.

Iragarki honen helburua da jakinaraztea 2024ko ekainaren 7an argitaratuko dela LEADER ikuspuntuko Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren xedeak betetzera bideratutako laguntzen deialdia egitea, Nekazaritza Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoak (NPEPE) xedatutakoaren arabera. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politikako zuzendariak 2023ko abuztuaren 25ean hartutako Ebazpenaren bidez onartu zen eta Nekazaritzako Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoa 2023-2027, berriz, Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n hartutako Ebazpenaren bidez (6017 azkena).

Hauek dira deialdi honen xede diren neurriak:

I.– Ekintzailetza eta barne ekintzailetzako neurria.

II.– Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikatzeko inbertsioetan laguntzeko neurria.

III.– Besteren konturako langileak kontratatzeko neurria.

IV.– Guneak egokitzeko neurria.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 5.795.435,00 euro dira. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (% 80) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak (% 20) baliatuko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak 2024ko apirilaren 9an emandako Aginduaren arabera, hain zuzen ere LEADER eremuan dauden landa udalerrietako garapena sustatzera eta ekonomia dibertsifikatzera bideratutako 2024ko deialdiko kopuru ekonomikoa jakitera emateko aginduaren arabera. LEADER eremua Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren 2023-2027 (NPEPE) babesean onartuta dago.

Dirutan esanda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 548.380,00 euro ordainduko ditu eta LGENFk 2.193.500,00 euro. Kopuru horri 3.053.555,00 euro gehitu behar zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango direnak, Europako Batzordeak Espainiako NPEPE 2023-2027 dokumentuan onartutako finantzazio gehigarri osagarri moduan.

LEADER dirulaguntzak | Mendinet Tokiko Ekintza Taldea (mendinet.org).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.

Mendinet-eko lehendakaria,

AITZIBER ANSOTEGI DERTEANO.


Azterketa dokumentala